Multimedia ikastaroetan parte hartzeko izen-ematea zabalik

18-11-2014

Larunbatean egingo dira Udazkeneko Multimedia Eskoletako tailer edo ikastaroak. Bi herritan lau hitzordu egongo dira. Amurrion 11:00etan aldizkari digitalak sortzeko ikastaroa eskainiko dute, eta 12:30ean mugikor bidezko laburmetraiak grabatzeko tailerra. Laudion, aldiz, Drone helikoptero bidez airezko grabaketak nola egin irakatsiko du 11:00etan Juanma Axpek. Izan ere, bere kasa diseinatu eta eraiki zuen grabazio makina. Ondoren, Hub Impact filosofia eta 3D inprimakiak nola funtzionatzen dute. Laudioko tailerrak Basalarrina elkartean egingo dira. Irudiak:  Aurtengo tailerrak / Aiaraldea

Fuente: enlace