Hileko bigarren astearen larunbatetan baserritarren azoka egingo dute

24-11-2014

Ostegunero ez ezik, hileko bigarren astearen larunbatetan tokiko ekoizleen azoka egongo da Laudion. Laudioko larunbatak proiektuaren barruan kokatu du Udalak ekimena eta abenduaren 13an izango da lehenengo hitzordua. Printzipioz saiakera izango da jendearen erantzuna ikusteko. Elizako arkupean izango da eta printzipioz ostegunero saltzen dutenak arituko dira, dozena ekoizle inguru. Baserritarrek kudeatuko dute guztia eta Udalaren betebeharra izango da azokaren inguruko informazioa zabaltzea, eskura dituen euskarri ezberdinetan. Irudiak:  Baserritarren produktuak erosteko aukera zabalduko dute./ Aiaraldea

Fuente: enlace