Autonomoentzako pizgarri berriak: Lan Autonomoaren Legea / Los nuevos incentivos para los autónomos: Ley del Trabajo Autónomo

05-07-2017

Diputatuen Kongresuak oniritzia eman dio Lan Autonomoaren Premiazko Aldaketen Lege berriari, prozesu luze baten ostean. Legeak hogei neurri baino gehiago hartzen ditu barne, langile horien lan-baldintzak eta Gizarte Segurantzarekikoak hobetzeko. Testua Senatura joango da orain, horrek berrets dezan, eta Kongresuak uztailean behin betiko onartzea aurreikusita dago.

Neurririk nabarmenenak

Honako hauek ditugu Legearen neurririk nabarmenetako batzuk:

Tarifa laua hobetzea. Gaur egungo sei hilabeteetatik urtebetera luzatuko da autonomo berrientzako 50 euroko kotizazioa Gizarte Segurantzan. Horrez gain, jarduera eten eta bi urte geroago ere berreskuratu ahal izango dute kotizazio mota hori. Orain arte, autonomoek bost urtez itxaron behar zuten jarduera utzi ondoren, abantaila horretaz baliatzeko.

Horrez gain, 30 urtetik beherako gazteek eta 35 urterainoko emakumeek hiru urtez jaso ahal izango dituzte kotizazio-hobariak.

Bestalde, ekintzaileek eutsi egingo diote tarifa lauaren hobariari, nahiz eta inoren konturako langileak kontratatu. Orain arte, berriz, galdu egiten zen abantaila hori soldatapeko langileren bat kontratatzen zenean.

Malgutasun handiagoa kotizazio-oinarria aldatzeko. Autonomoek urtean lau aldiz ere aldatu ahal izango dute kotizazio-oinarria, Gizarte Segurantzari ordaintzen dioten zenbatekoa beren jarduera ekonomikoaren egoerara egokitzeko.

Malgutasun handiagoa kotizazio-oinarria aldatzeko. Autonomoek urtean hiru aldiz hartu ahal izango dute alta eta baja Gizarte Segurantzan, eta izapidea egiten duten egunean bertan ordaintzen hasteko eskubidea izango dute. Hau da, autonomoak hilaren 9an ematen badu alta, ez du hil osoa ordaindu beharko, dagokion zati proportzionala baizik. Eta bajarekin beste horrenbeste
gertatuko da.

Gizarte Segurantzarekiko zorrengatiko errekarguak txikitu egingo dira lehen berandutze-hilean. Neurri hori zailenetako bat izan da aurrera ateratzen. Azkenean, Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuoten atzerapenak eragindako errekargua erdira murriztea onartu da, eta egungo % 20tik % 10era jaitsiko da lehen hilean.

Sozietate-administratzaileen kotizazio-oinarria ez da jada lanbide arteko gutxieneko soldatari lotuta egongo. Neurri horrek bertan behera utzi du sozietate-bazkide diren autonomoen kotizazio-oinarriak lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera automatikoki igotzeko prozedura
—aurten % 8 igo da LGSa—.  Hemendik aurrera, Gobernuak finkatuko ditu horrelako autonomoen kotizazio-oinarriak, Estatuaren Aurrekontu Orokorretan.

Soldataren eta pentsioaren bateragarritasuna. Erretiro-adina bete ondoren lanean jarraitzen duten autonomoek, enplegatuak badituzte, soldata eta pentsioa batera jaso ahal izango dituzte. Orain arte pentsioaren % 50 soilik jaso zezaketen, aldi baterako erretiroa balitz bezala.

Kotizazio sozialen jaitsiera, amatasuna eta familia-bizitza errazteko. Tarifa laua amatasunaren ondoren lanera itzultzen diren emakumeentzat, eta autonomo-kuotaren % 100eko salbuespena 12 hilabetez adin txikikoak eta mendekoak zaintzeko.

Autonomoen in itinere istripuak onartzea. Gizarte Segurantzaren babesa ezarri da berriro in itinere istripua duten autonomoentzat (hau da, etxetik lanerako eta alderantzizko bidean istripua dutenentzat), betiere arrisku profesionalengatik kotizatzen badu.

Neurri sozialez gain, neurri fiskalak ere onartuko dira: % 20ko dedukzioa uraren, argindarraren eta telefonoaren hornidura-gastuetan, autonomoak etxean lan egiten badu, eta eguneko 12 eurorainoko dedukzioa etxetik kanpoko mantenurako, betiere gastu horiek baliabide elektronikoen bidez frogatu ahal badira. Dena dela, lurralde erkidegoan aplikatzekoak diren neurri horiek Euskadiko eta Nafarroako araudian txertatu behar dira, erkidego horiek berezko eskumena baitute gai horretan.


El Congreso de los Diputados, tras un largo proceso, ha dado finalmente el visto bueno a la nueva
Ley de Reformas Urgentes del Trabajo Autónomo, que incluye más de una veintena de medidas para mejorar las condiciones de trabajo y de Seguridad Social de este colectivo. El texto será enviado ahora al Senado para que lo ratifique, y el Congreso espera darle la aprobación final en julio.

Las medidas más destacadas

Entre las medidas más destacadas de esta Ley se encuentran las siguientes.

Mejora de la tarifa plana. Se amplía desde los seis meses actuales a un año la cotización de 50 euros a la Seguridad Social para los nuevos autónomos. Además, se podrá retomar dos años después de haber interrumpido la actividad. Hasta ahora, el autónomo tenía que esperar cinco años después de cesar en su actividad para volver a tener esta ventaja.

Además, los menores de 30 años y las mujeres de hasta 35 años podrán encadenar hasta tres años de bonificaciones de cotizaciones.

Por otro lado, el emprendedor mantendrá las bonificaciones de la tarifa plana aunque contrate trabajadores por cuenta ajena, mientras que hasta ahora se perdía esta ventaja si se tenía alguna persona asalariada.

Más flexibilidad para el cambio de base de cotización. Los autónomos podrán cambiar anualmente hasta en cuatro ocasiones su base de cotización para facilitar que los pagos a la Seguridad Social se puedan adaptar mejor a la situación de la actividad económica del trabajador autónomo.

Más flexibilidad para el cambio de base de cotización. Los autónomos podrán darse de alta y de baja en la Seguridad Social hasta en tres ocasiones al año, con el derecho a empezar a pagar la cotización sólo desde el mismo día en que se realice el trámite. Es decir, que si se un autónomo se da de alta el día 9 no tendrá que pagar el mes completo, sino sólo la parte proporcional. Lo mismo ocurrirá con las bajas.

Se reducirán los recargos de la Seguridad Social por deudas durante el primer mes de retraso. Esta ha sido una de las medidas más complicadas de sacar adelante. Finalmente se ha aprobado la reducción a la mitad de los recargos de la Seguridad Social por retrasos en las cuotas, al pasar del 20% actual al 10% en el primer mes.

Facilidades para el reintegro al autónomo por exceso de cotización. La Seguridad Social devolverá de oficio el exceso de cotización de las personas en pluriactividad (que hayan cotizado por dos empleos: el suyo propio como autónomo y otro como asalariado) sin que sea la persona la que deba solicitar su devolución. Hasta ahora era el trabajador quien debía realizar esta gestión.

La base de cotización de los administradores societarios se desvincula del Salario Mínimo Interprofesional. Esta medida elimina la actualización automática de la subida de las bases de la cotización de los autónomos societarios según lo haga el Salario Mínimo Interprofesional, que este año ha subido un 8%. A partir de ahora será el Gobierno quien, en los Presupuestos Generales del Estado, establezca las bases de cotización de este tipo de autónomos.

Compatibilidad entre el salario y la pensión. Los autónomos que continúen trabajando después de cumplir la edad de jubilación, y tengan empleados, podrán compatibilizar su salario con la totalidad de la pensión. Hasta ahora solo podían disfrutar de 50% de la pensión, como jubilación a tiempo parcial.

Rebaja de cotizaciones sociales para favorecer la maternidad y la conciliación de la vida familiar. Tarifa plana para las mujeres que se reincorporen al trabajo tras la maternidad y Exención del 100% de la cuota de autónomos durante 12 meses por el cuidado de menores o dependientes.

Reconocimiento del accidente in itinere para los autónomos. Se instaura la protección de la Seguridad Social para el autónomo que tenga un accidente in itinere (es decir, cuando tenga un accidente en el camino de casa al trabajo y viceversa) y esté cotizando por riesgos profesionales.

Además de estas medidas de tipo social, se establecen determinadas medidas fiscales (se establece un 20% de deducción de los gastos de suministros de agua, luz, electricidad y telefonía cuando el autónomo trabaja desde su casa y se establecen deducciones para la manutención fuera del domicilio por motivos de trabajo de hasta 12 euros diarios siempre y cuando pueda comprobarse fehacientemente su pago a través de electrónicos. No obstante, estas medidas de aplicación en territorio común, deben ser integradas en la normativa propia fiscal de País Vasco y Navarra, que cuenta con su propia competencia en la materia.

Iturria: Laboral Kutxa